Hamilton polera itzuli da

Lewis Hamiltonek bere denboraldiaren norabidea aldatzeko lehen pausua eman du, Katalunian pole-a lortuta. Urteko lehen bi poleak lortu ostean, hurrengo biak Rosbergek lortu zituen, eta gaurko honekin berdinketa hautsi du. Lehen Q1 saioa kenduta, gainerakoetan Hamilton nagusi izan da uneoro, iaztik ikusi gabe geunden maila erakutsiz. Q3ko lehen ahaleginean huts egin eta polea tenporalki Rosbergi eman badio ere, azken saiakeran itzuli borobila osatu du.

Saioko beste protagonistak Red Bulleko bi gidariak izan dira, nahiz eta laudorio gehien Max Verstappen gazteak jaso dituen. Kvyat ordezkatu izana ezbaian jarri bada ere, herbeheretarrak lan aparta egin du asteburu guztian zehar, Ricciardorengandik oso gertu mantenduz. Azken unean bakarrik, garrantzitsuenean, egin du Ricciardok bere zigilua utzi duenean. Saioa burumakur amaitu dutenak Ferrarikoak izan dira, ez baitute haiengandik espero zen aurrerapausua eman.

Q1 saioa

2016-espainia-massa-fp3Manor eta Sauber autoak atera dira lehenik eta behin, eta auto urdinak nagusitu dira azken sektorean euren kalitatea gailendu ostean. Mercedes autoak izan dira hurrenak, pneumatiko biguinekin, gehienen harridurarako. Lehen bi sektoreetako denbora kontuan hartuta Hamilton azkarragoa bazen ere, hirugarrenean Rosbergek denbora hori irauli eta lehena jarri da.

Sergio Perez izan da saiatzen hurrena, eta hirugarren jarri da 1,7 segundura, Hulkenbergek baino 0,4 segundu hobeto sinatuz. Verstappen eta Raikkonen 0,077 segunduko atzerapenarekin iritsi dira azken sektorera, baina sektore horretantxe 0,5s eta 0,7s galdu dituzte hurrenez hurren, Mercedesekoek bertan dueten nagusitasuna nabarmenduz.

Lehen ahaleginaren ostean, bi Mercedes (Ros, Ham), bi Red Bull (Vers, Ric) eta bi Ferrari (Rai, Vet) zeuden lehen sei postuetan. Gidariek horren ongi ezagutzen dute pista, non aldeak autoek markatzen dituzten batez ere. Sorpresa nagusia azken minutuetan gertatu da, Jolyon Palmerrek Felipe Massa kanporatu duenean. Brasildarraren itzuli bakarra eskasa izan da eta harritzekoa izan da pistara berriro atera ez izana, postua hobetzen ahalegintzera. Palmer, Massa, Ericsson, Nasr, Wehrlein eta Haryanto gelditu dira kanpoan.

Q2 saioa

2016-espainia-alonso-qualyLehen saioan bezala, bigarrenean ere presaka atera dira Mercedes autoak. Hamiltonek mailukada eman du bere lehen itzulian, Q1eko denbora segundu bat baino gehiagoan hobetuz. Rosberg 0,6 segundu justura utzi du lehen ahaleginean. Espainiarrak jarri dira une batez hirugarren (Sainz) eta laugarren (Alonso), baina berehala jarri da Ricciardo haien aurretik. Hala ere, Mercedesekoekiko aldea oso handia izan da, 1,7 segundutik gorakoa.

Max Verstappen etorri da ondoren, eta ahozabalik utzi du prentsa aretoa. Hirugarren jarri da, Rosbergengandik 0,4 segundura, eta batez ere, Ricciardori 0,5 segundu aterata. Ferrariak falta ziren oraindik, ordea. Raikkonenek bertan behera utzi behar izan du bere lehen ahalegina hirugarren bihurgunean zabal joan ostean, bigarrenerako denbora justuarekin geldituz. Vettelek bete du itzulia, baina 1,5 segundura laugarren gelditu da.

Raikkonenek bigarren ahaleginean laugarren denbora egin du, horretarako bigarren partzial bikaina osatuz. Azken ahaleginean Ricciardo bosgarren jarri da eta bi espainiarrak justu-justu igaro dira, Sainz 9. izan baita eta Alonso 10. Hulkenberg, Button, Kvyat, Grosjean, Magnussen eta Gutierrez izan dira Q3ra igaro gabe gelditu direnak.

Q3 saioa

2016-espainia-verstappen-qualyOhitura onak ez galtzeko, Hamilton eta Rosberg irten dira Q3an ere lehenengoak. Aurreko bi sailkatze saioetan saiakera bakarrarekin aurrera egin izanak gurpil joko gehigarri bat ematen die lasterketarako. Hamiltonek kronoa txikitu du lehen sektorean eta gurpilak bigarrenean, Rosbergek 1:22.759 egin du Hamiltonen 1:23.277aren aldean. Hala ere, Hamiltonek Q2an egindako denbora baino mantsoagoa izan denez, guztia erabakitzeke gelditu da.

Ferrari autoek zuten presioa ez da emaitzetan isladatu. Raikkonenek huts dezente egin ditu bere itzulian eta bi segundura amaitu du. Vettelek, itzuli garbiagoa emanda, segundu eta erditik gora. Hor agertu da Verstappen berriro, bigarren kokatuz Hamiltonen aurretik, nahiz eta herbeheretarraren denbora ere Q2koa baino makalagoa izan. Bigarren saiakera hasi aurretik Ricciardok bere zigilua utzi du, sekulako denbora egin eta une horretan bigarren jarriz, Rosbergen denboratik 0,2 segundura.

Azken saiakeran Hamilton agertu da, 1:22.000ko denbora sinatuz eta Rosberg ia 3 hamarrenekotara atzeratuz. Hirugarren mantendu da Ricciardo, bere ahalegin bakarreko denborarekin. Verstappenek beste saiakera bat egin badu ere, pole-tik segundu batera amaitu du, Ricciadorekin bigarren lerroa elkarbanatuz, guztiz txalogarria izan den debutean. Raikkonenek bosgarren egin du, Vetteli aurrea hartuz, baina hau ez da Ferrarirentzat berri ona inola ere.

2016-espainia-qualy



Comments are closed.