Hamar urteren ondoren, honela utzi du 1 Formula CVCk

Aste honetan gauzatu da salmenta: 1 Formulak jabe berriak ditu. Lehenik eta behin 1 Formula saltzearen esanahia argitzea komeni da. Txapelketa bat den heinean, 1 Formulak antolakuntza talde bat du atzean, eta hori FIA da. Txapelketaz gain, diru asko mugitzen duen ikuskizuna ere bada, eta horrek eragindako irudi eskubideak saltzea erabaki zuen FIAk, Bernie Ecclestone kontrolera iritsi zenean. Egun, eskubideen jabea Formula One World Championship Limited (FOWC) da. Eskubide komertzialen jabe den heinean, FOWC da Sari Nagusien kontratuen arduradun, telebista kontratuena, taldeei ordaintzen zaienarena, etab. Aipatu FOWC da egunotan eskuz aldatu duena.

CVC taldearena zen, hauek 2006an gehingoa erosi zutenetik. Hamar urteoetan 1 Formularen iharduna oso kritikatua izan da, arlo gehienetan. Garai hartan autogile indartsuak zeuden lehian. Batzuk aipatzearren, BMW, Toyota, Honda eta Renault talde propioekin zebiltzan. Handik gutxira guztiak desagertu ziren. Kostuek gora egin zuten, talde askorentzat itogarri gertatu zena. Talde handiek ez zuten xahututako guztia berreskuratzerik, eta xumeagoentzat bizirautea ez zen erraza. Egutegiak ere aldaketa nabarmenak jasan zituen; Europako lasterketek pisua galdu zuten. Frantziak bere lasterketa galdu zuen eta Alemaniarena kinka larrian dago aspaldidanik. Haien tokia taloi handiekin ordaindu zuten herrialdeek hartu zuten: Abu Dhabi, Singapur, India, Hego Korea, Turkia… Asko etorri bezala joandakoak.

cvc_capital_partners_logo1Diru banaketa ere eztabaida askoren arrazoi izan da. Ecclestonek gero eta kopuru handiagoa eskatzen die lasterketa antolatzaileei, eta horren arabera joan edo etorri egin dira. Kanadak bere tokia galdu zuen 2009an, Belgikak 2006an, Alemaniak 2007 eta 2015ean… Baina diru sarrera handi horik ez dira taldeetara kopuru berean hazi. Taldeek FOWCrengandik jasotzen dute dirua, autogileen txapelketak agintzen duen ordenean. Gerard Lopez Lotus-Renault taldeko zuzendari izan zen: “Negozioa CVCak hartu zuenean, esango nuke 1 Formula $300m banatzen ari zela taldeen artean. Gaur egun [2015] $900m dira, baina ez da berdintasunez banatzen, hala balitz guztiok irribarretsu ginatekeelako eta arazorik ez dagoela esanez. Kopurua eztabaida daiteke, baina banaketa da arazo nagusia”.

 

2007an Konkorde akordio berria sinatu zuen Ecclestonek taldeekin, eta bertan lasterketa kopurua handitzeko aukera zegoen. Hazkunde horrek talde askori zailtasunak eragin zizkion, lasterketa gehiagotan parte hartzeak duen kostuaz gain lasterketa horien urruntasuna zailtasun gehigarri bilakatu baitzen. Taldeek protesta egin zuten, baita txapelketa paralelo bat egiteko mehatxua bota ere. Ecclestonek indartsuenak bildu eta haiei diru gehiago eskaini zien, benetako arazoa konpondu gabe.

cvcmain-large_transqvzuuqpflyliwib6ntmjwfsvwez_ven7c6bhu2jjnt81

Ecclestone eta Mackenzie (CVC)

CVCri egotzi zaion beste gauza bat 1 Formula etekin gisa erabili izana da, hobetu zitekeen produktu baten ordez. Luxenburgon egoitza duen talde honek 2.100 milioi dolarretan erosi zuten 1 Formula, eta 6.000 miloi dolarretan saldu hamar urte beranduago. Horixe da haien negozioa, erosi (merke) eta saltzea (garesti). Haiena da, besteak beste, Espainiako Cortefiel enpresa.

Telebista eskubideen kudeaketa ere kezkatzekoa izan da. Azken urteotan doaneko telebista kate gehienetatik alde egin du 1 Formulak eta ordainezko kateetan bakarrik topa daiteke herrialde askotan (Euskal Herrian, kasu). Horrek ikusle kopuruaren beherakada eragin du, heren batean. Aro digitalean ere atzean gelditu da, bai teknologiatan (HD formatua berandu iritsi zen) eta baita zaleekiko harremanetan ere, beste kirolen aldean urruntasun asko dagoelako kirolarien eta zaleen artean.

Liberty Mediak lan handia dauka 1 Formula hobetzeko. FIAk, txapelketaren antolatzaile gisa, jabe berrien asmoak jakin nahi ditu lehen bait lehen.



Comments are closed.