Kanada: eguneko irabazle eta galtzaileak

Bigarren lasterketa irabazi du jarraian Lewis Hamiltonek, eta horrek bere egoera ona azpimarratzen du. Txapelketako liderra da Rosberg da oraindik, ordea, nahiz eta hark lasterketa traketsa izan duen. Txapelketa izugarri estutu da azken bi lasterketen ondoren, Mercedeseko bi gidariak podiumean ikustera ohituta baikeunden, baina haien artean puntu diferentzia espero baino handiagoa izan da azken lasterketetan. Gidari asko itzuli bakarra egiten saiatu dira, estrategiarik onena hori zelakoan, baina bigarrena egin behar izan dute gehienek. Hamiltonek, Monakon bezala, bakarra egin du, eta horrek eman dio abantaila nagusia.

Irabazle: Lewis Hamilton

2016-kanada-hamilton-raceEsan genuen olatuaren gainkaldean zebilela, eta gaur berriro erakutsi du. Lehen bihurguneko mugimendua itsaspen eskasari leporatu dio, baina Nico Rosbergek haserre egoteko motiboa dauka. Ohikoa bilakatzen ari da Hamiltonen irteera txarra, gaurkoan enbragea gehiegi berotu izanari leporatu diona. Hortik aurrera bikain gidatu du, Vettelen atzetik eta baita haren aurretik ere. Txapelketan bigarren da oraindik, azken bi garaipenek asko bultzatu dute goraldera.

Irabazle: Valtteri Bottas

2016 kanada bottas podiumAspaldi podiumetik desagertua zegoen, eta Williams galtzen ari zen Ferrariren eta Red Bullekiko. Gaur ikusi da ez daudela haien maila berean, baina pneumatikoei etekin bikaina atera diete, batez ere Bottasekin. Pneumatikoak besteek baino luzeago erabili ahal izan dituzte, eta gainerakoen gomak behera egiten hasi direnean, Williamsek ondo xigortu ditu. Horri esker geldialdi bakarra egin ahal izan dute eta gidari askori aurrea hartu. Aspaldian espero baino ahulago ibili ostean, gaur lasterketa ona egin du finlandiarrak.

Irabazle: Force India

Monakon podiuma zapaldu ostean, gaur bi autoek puntuetan amaitu dute. Bi gidariek esandakoaren arabera, autoak ez du bere onena eman lasterketan, tenperatura baxuengatik ez dutelako pneumatikoengandik zuku guztia atera. Haien asmoa Williams autoengandik gertuago ibiltzea zen, baina itxuraz tenperatura baxuak Williamsentzat aldeko faktore izan badira, Force Indiarentzat kontrako izan dira. Hala eta guztiz ere, berriro ere puntu sendoak lortu dituzte.

Irabazle: Ferrariren motorea

Nahiz eta garaipena galdu duten, hurrengo paragrafoan Sebastian Vettelekin argituko dudan bezala, Ferrarik Kanadan aurkeztu duen motore berria benetako aurrerapausoa izan da. Turbo unitate berria daukatu, aurreko sarrera batean esan nuen bezala txikiegia diseinatu zutelako denboraldi hasieran, zuzengune amaieran bultzada galera eragiten ziena. Kanada motoreen neurgailu bikaina da, eta hor erakutsi du Ferrarik Mercedesen pare dagoela arlo horretan. Toto Wolffek berak onartu du, italiarren lana azpimarratuz.

Galtzaile: Sebastian Vettel

2016 kanada vettelEgia esan, alemaniarrak ia guztia ongi egin du, azken txikanean izan dituen bi irteerak alde batera utzita. Horiek Hamiltonen gainean botata zuen erasoan atzerapauso izan dira, eta arnasa eman diote Mercedesekoari. Baina irteera txundigarria egin du, hirugarren postutik lehenera jauzi eginez, eta lehen itzuliak buruan emanez. Hortxe etorri da taldearen hutsa, pneumatikoek gutxiago iraungo zutela pentsatuta bi geldialdira apostu egin baitute. Tenperatura hotzek pneumatikoen biziraupena luzatu egin dute, ordea. Australian gertatu bezala, Ferrarik estrategia desegokia erabaki izanak garaipen aukera kendu die.

Galtzaile: Nico Rosberg

2016 kanada startLasterketa ez irabaztea gauza bat da, baina lasterketa ahula egitea beste bat. Urteko lehen lau lasterketetan 100 puntu lortu zituen Rosbergek. Hurrengo hiruetan 16 bakarrik. Ostiralean berriako artikuluan nioen bezala, ahuldadea erakutsi zuen alemaniarrak Monakon, eta gaurkoan berriro errepikatu du irudi hori. Rosberg oso eroso sentitzen da buruan denean, baina asko kostatzen zaio aurreratzea besteekin lehian. Daukan autoarekin besteek baino errazagoa dauka, baina ez du itxura hori eman. Hamiltonek aurretik zuena gaindituta irabazi ditu azken bi lasterketak. Rosbergek oraindik hori erakutsi behar du.

Galtzaile: Red Bull

Renault motoreak Kanadan zuen bere itxura berria erakusteko aukera, baina hau izan baldin bada zuen onena, oraindik badute zer hobetu. Ricciardok atzo esan zuen motore berriari esker lasterketan aurreratzeko gauza zirela aspaldiko partez. Australiarrak itzuli mordoa eman du Raikkonenen atzetik, hura gainditu ezinda. Verstappenek irteera ona egin eta hirugarren jarri da berehala. Hortik aurrera pneumatikoek ez dute espero zutena eman, baina zuzenguneetan oraindik Mercedes eta Ferrari unitateak urrundu egiten zaizkio.

2016-kanada-race



Comments are closed.