Gustoko tokian aldaparik ez. Aspaldidanik datorkit 1 Formula zaletasuna (zahartzen ari naizen seinale) eta ia une beretik gustatu izan zait horren inguruan idaztea. Ayrton Senna 1994an hil eta hurrengo urtean hasi nintzen Euskaldunon Egunkarian idazten. Ondoren, berria-n jarraitu nuen eta han agertzen dira oraindik ere nire artikuluak.

LGIDuela urte batzuk, 2008an, Bugattiko Bihurgunea sortu zuen berria-k, 1 Formularen euskal kanala. Azkenerako lan asko eskatzen zuen, albiste eta iritziez gain, sailkapenak eta lasterketen zuzeneko jarraipena ere egiten nuelako. Ander Lujanbio eta Ainhoa Begiristain izan ziren nire erreleboa hartu zutenak, baina kanaleko aktibitatea piskanaka jaitsiz joan zen, desagertu arte.

Baina beti izan dut hausnarketak egin eta 1 Formula den mundu zaila zabaltzeko gogoa, barrutik nola dabilen erakusteko nahia. Ez nuen kanalak suposatzen zuen konpromezu maila berriro hartu nahi, azken finean berria-ren kanala delako eta ezer egitekotan buru-belarri egiteko izan behar zuelako. Horregatik erabaki nuen nire txoko hau sortzea, bapatekoaren obligaziorik gabe, erregularki idatzi beharrik gabe, baizik. Ez espero eguneroko albisteak, ez eta zuzeneko kontakizunik.

Hori bai, guztiok zarete ongi etorri txoko honetara, galderak egin edo ideiak proposatzera.

Laurentzi Garmendia Iartza

facebook

twitter