2015 vs 2016: puntako abiadurak

Dokumentu grafiko bat topatu dut Autosport-en foroan eta interesgarria iruditu zait. Hasiera batean lehen proba astearen sarreran sartzeko asmoa izan badut ere, hura dagoeneko aski betea zegoela deritzot. Beraz, sarrera propioa izango du. Puntako abiadurak alderatzen dituen grafikoa da, zuzengune nagusiaren amaieran.

Speed_difference_2015_to_2016[1]

Hiru zutabetan banatuta daude datuak. Lehena iazko proba egunetako abiadura, erdian Espainiako SNko sailkatze frogan gordetakoa eta hirugarrena aurtengo probetakoa.

Zenbait irakurketa interesgarri:

  • Mercedes gora eta gora doa etengabe. Iazko Sauber autoak bakarrik gainditu ditu aurten. Besteekiko aldea dezentekoa da.
  • Ia guztiek abiadura galdu dute urtebeteko tartean, bigarren astea falta bada ere.
  • Gehien galdu duena McLaren da. Iazko aldean 6,5 km/o galdu dituzte.
  • RedBullek mantsoenen artean darrai, ohi bezala.
  • Toro Rossok abiadura galdu du, ustez Ferrari motore indartsuagoa badute ere.
  • Force India mantendu egiten da.
  • Manor neguan probarik egin gabe joan zen Australiara, horregatik falta da iazko neguko datua.

Zenbaki moduan erakusten ditu datuak hurrengo taulak. Aurtengo datuak bakarrik dira, baina lehen eta bigarren sektoreetako abiadurak dira. Deigarria da bigarren sektorean, non zuzengune baten amaieran dagoen, McLarenek laugarren abiadurarik onena duen. Haiena bezain deigarria da RedBull hirugarren egotea. Ez dira itsu itsuan hartzeko datuak, hainbeste itzuli probetan eman ostean, era guztietako saiakerak egingo baitzituzten. Erositako prezioan saltzekoak, badakizue. 2016 BCN TEST 01 TOP SPEEDS



Comments are closed.