2016ko probak hasi dira

Kurtsoko lehen eguna bezala, gaurkoa egun urduria da 1 Formulan. Sauber kenduta, gainerako guztiek auto berria pistaratu dute Bartzelonan. Hori, hasteko, sekulako lanaren emaitza da, pentsaezina baita 1 Formula auto bat bezain makina konplexuaren deseinu eta sortze lanetan zenbat ezusteko gertatuko diren.

Formula One Test Days

Formula One Test Days

Batzuen kasuan, gainera aldaketak ez dira urtetik urterako ohikoak bakarrik, motore aldaketa lan-karga gehiagarria baita. Horretan aritu dira Toro Rosso (horregatik azaldu dira gaur autoa margotu gabe), Manor, Renault. Baina hori nahikoa ez, eta bada oraindik lan gehiago izan duenik. Zerotik hastea delako gogorrena. Eta horretan Haas amerikarrak izan dira bakarrak, 2010az geroztik zerotik sortutako lehen taldea delako. Nahiz eta hauen esanetan, iazko urtetik hiru hilabete soberan izan dituzte, lanak aspalditik zeuzkatelako eginda. Ikusiko dugu. Gaur behintzat aurreko hegalaren lotura hautsi zaie, itxuraz egituraren sendotasuna ez dutelako behar bezala aurrikusi.

Eguneko izen nabarmena Mercedes izan da, beste behin. Egungo txapeldunek itzuli konpuru handiena osatu dute, bi Sari Nagusi betetzeko adina. Sendotasunaz gain abiadura ere badutela ikus daiteke, itzuli tanda luzeak egin baitituzte 1:27 inguruko erritmoetan. Denbora azkarrenetik urrun egonda ere, garai honetan dagoeneko halako erritmoarekin itzuli bat bestearen atzetik osatzeak ikaratu egiten du. Ferrari bakarrik izan da haien itzala gertutik jarraitu duena. Denbora onena egin izana alde batera utzi behar da, baina hamar itzuli inguruko tandak txukun pilatu ditu Vettelek. Italiarrek ez duteĀ hainbeste itzulirik eman, baina lehen eguna izateko guztiek ezohiko sendotasuna agertu dute.

Williams, McLaren eta Sauber 80 itzulietara iritsi dira. Lehenen kasuan, pozik amaitu dute proba eguna, iazko autoaren ahuldadeak behar bezala zuzendu dituzten aztertuz. McLarenek sekulako debuta izan du, batez ere 2015arekin alderatuz. Gaurko proba egun bakarrean kasik iaz Jerezen lau egunetan pilatutakoa gainditu dute. Autoa mantsoa eta hauskorra zen orain arte, eta abiadura epaitzeko itxaron beharko bada ere, gutxienez badute oinarri bat. Buttonen arabera hobekuntzak izan ditu autoak, baina oraindik Hondak gehiago eman behar duela uste du.

Sauberrek iazko autoarekin dihardu, ez baitabil garaiz aurtengo autoarekin.

Gaurko denborak (F1today.net-i esker):

2016-02-22_f1today



Comments are closed.