Bartzelona, hirugarren eguna

Nico Rosberg aritu da goizean eta bazkalostean Lewis Hamiltoni utzi dio autoa. Alemaniarra azken bihurgunetik irteten grabatu dute Formula1.com-eko kamarek mugimendu mantsotuan, eta pneumatikoen deformazio ikusgarria bistarazi dute. Mercedesen programaren arabera Lewis Hamiltoni zegokion gaur egun osoz gidatzea, baina orain arte egin duten lan guztia medio, programa oso aurreratua dute, eta horregatik bi gidariak sasoi egokian mantendu asmoz, biei eman diete aukera. Ikuskizun dago bihar ere erabaki berdina hartzen ote duten.

Rosberg W07 BCNMercedesekoek aurreko bi urteen gidoi bera prestatu dutela ematen du. Lehen egunetik nahi adina itzuli eman dituzte, itxuraz gehiegi estutu beharrik gabe. Normala hori, ez baita horretarako garaia. Nahi dutenerako zerbait gordeta dutela uste dute askok, eta Nico Rosbergek ere aipatu du oraindik ez dutela autoaren guztia erakutsi. Haiek dakite inork baino hobeki hori. Sebastian Vettelek bestela hitzegin zuen, ordea, astelehenean. Dagoeneko iraganekoak direla taldeek benetako maila ezkutatzen zituzten garaiak, eta orain hasieratik duten guztia ateratzen dutela.

Ferrarik goiz zaila izan du, hain justu Kimi Raikkoneni auto berria dastatzea zegokionean. Aurreko egunetan Sebastian Vettelek abiaduraz eta sendotasunaz gozatu ondoren, gaur finlandiarrak lau itzuli bakarrik osatu ahal izan ditu erregai ponparen arazo batek jokoz kanpo utzi duenean. Bazkaldu aurretik itzuli bakan batzuk ematera ateratzea lortu dute, baina denborarik markatu gabe. Bazkalostean, ordea, denbora taulan agertzea lortu dute. Ez dira arazoak izan dituzten bakarrak izan. Toro Rossok, hirugarren egunez jarraian, bandera gorria astintzera behartu ditu komisarioak. Gaurkoan, astelehenean bezala, Carlos Sainz aritu da autoa gidatzen. Itzuli gehien eman dituen gidaria izan da, eta itzuli andana hori oso baliagarria izango du taldeak Ferrari indar unitatearekin ohitzeko. Hala eta guztiz ere, ez da izan Sainzen autoa itzuli gehien osatu ditena, Mercedes W07 autoa baizik. Arrazoia sinplea da: Rosbergek eta Hamiltonek erlkarbanatu dute hura, eta bien artean eman dituzte itzuli gehien. Bien artean Sainzek baino itzuli bat gehiago osatu dituzte: 162.

Rio Haryantok ere utzi du bere marka. Lehen indonesiar gidaria izatearekin konforme ez, eta pistatik irtenda bandera gorria behartu duen lehen gidaria izan da. Edonola ere, 78 itzuli osatu ditu, lasterketa distantzia bat baino dezente gehiago, eta ez da ahaztu behar motore integrazio berria dutela, iaz Ferrarirekin aritu ostean aurten Mercedes dutelako. Horrez gain, Haryantok ez du aparteko esperientziarik 1 Formulan eta bere egitekoa lehen bait lehen egokitzea da. Prozesu horretan garrantzitsuena hutsik ez egitea da; gaur bat egin badu ere, orain da horiek egiteko momentua, lasterketak iritsi baino lehen.

Magnussen Rake BCNKevin Magnussenek auto beltz batetik bestera egin du jauzi. Iaz McLareneko gidari izan zen Australian, Fernando Alonsok ez baitzuen mediku baimenik lortu han lehiatzeko. Hala ere daniarrak ez zuen lasterketaren irteeran parte hartu, autoa formazio itzulian gelditu zitzaiolako. Gaur Renault beltzarekin aritu da, sailkepeneko buruan beti. Debuta egin duen beste bat Nico Hulkenberga alemaniarra izan da. Lehen egunean Alfonso Celis mexikarrak pistaratu zuen VJM09 berria. Atzo Sergio Perezen txanda izan zen eta gaur, hirugarren egunean, hirugarren gidariarena.

Hulkenbergek kronoa txikitzea izan du helburu, halako batean egindako 1:23 denborarekin. Atzo Vettelek markatutakoa baino denbora okerragoa bada ere, esanguratsua izan da beste inor ez delako marka egiten saiatu.

RedBullen pozik daude autoaren mailarekin, eta ikuskizun motorearenarekin. Nahiz eta Renault motorearekin jarraitu, RedBullek berak aldaketak egin dizkio, kasik beraien motor bilakatuz. TagHeuer babesleak ematen dio izena, garai batean McLarenekin egin zuen bezala. Izatez, iazko udazkenean egin zuen talde aldaketa. Daniel Ricciardoren arabera, autoak maila bikaina du eta motorean onenekiko atzerapen askorik ez baldin badute, haiek izan daitezke denboraldiko sorpresa nagusia. Paddock-ean onartua zegoen iaz txasi aldetik autorik onena RedBullena zela, baina motorearen eragina pisu astunegia zen horri etekin osoa ateratzeko.

Williamsen gidari aldaketa izan dute gaur, aurreko bi egunetan Valtteri Bottas protagonista izan ostean. Taldearen arabera, pneumatiko programa zuten aurrikusia gaurko, haiek ahal bezain luze erabiltzea baita aurtengo duten helburuetako bat. Horretarako esekidura aldatu dute aurrealdean, txasira lotzen dituen puntuak beheratuz, eta atzealdean elementu aerodinamikoak jarri dituzte karga irabazteko. Hortaz, denbora altuetan mugitu da Massa, pneumatikoen irakurketa eginez. Eguna nahi baino lehenago amaitu dute olio ihesi batek behartuta.

Grosjean Haas BCNEzusteko bat baino gehiago ematen ari dena Haas talde amerikarra da. Gaur azken saiakeran bigarren denbora lortu du Romain Grosjeanek, eta hori berez ez da adierazgarri. Baina esanguratsua da guztiz labetik atera berria den autoa halako sendotasun eta ziurtasunarekin topatzea. Astelehean arazo larria izan zuten aurreko hegalaren loturarekin, baina atzo jadanik konpondu zuten eta aurrera darraite talde beteranoa bailira. Egia da Ferrariren laguntza handia jaso dutela, baina 2010ean sartu ziren hiru talde haiek (Virgin, Lotus eta Hispania) oso present dauzkagu… Haien aldean munduko txapeldun dira Haas-ekoak.

2016-02-24_f1today

 



Comments are closed.