Bartzelona laugarren eguna eta ondorioak

Bartzelonako probetako lehen lau egunen ondoren, dagoeneko zeintzuk dauden indartsu eta zeintzuk duten galtza-bete lan argitu zen. Urtebete atzera bota eta antzeko irudia ikus genezakeen, baina galdera ikur gehiagorekin. Sebastian Vettel Ferrarin estreinatu zen, Fernando Alonso McLarenera itzuli zen, RedBullek Vettel gabeko aro berri bati ekin zion… 2016era itzuli eta gidari dantza egonkortu delarik, Mercedesek goian dirau bakar bakarrik eta McLarenek aurrerapausoa eman du. Baina zenbaterainoko hobekuntza egin du bakoitzak?

mercedes-w07-f1-testing-s-ductMercedesek laugarren egunerako programa eguneratuarekin jarraitu zuen. Hau da, Hamiltonek eta Rosbergek gidatu zuten, batak besteari bazkalorduan erreleboa emanda. Biek oso antzeko denbora egin zuten, baina batez ere tanda luzeetan aritu ziren lanean, pneumatiko ertainarekin itzuli asko osatuz. Bakoitzak egun erdian osatu zituzten itzuliak beste askok egun osoan pilatu zituztenak baino gehiago izan ziren. Lehen asteko azken egun horretan Mercedesek mutur berria erakutsi zuen, barnean haize hodi bat duena, ‘S-duct’ izena hartuz. Horrez gain, aurreko hegalarekin lotura oso estua da, beti ere ahalik eta haize gehien igaro dadin sudurraren azpialdetik. Mutur berri honek ez ditu FIAren talka probak egin oraindik, eta beraz, ez du konpetizioan erabiltzeko baimenik.

Ferrarik egin zuen denborarik onena, lau egunetik hirutan marka hori lortuz. Raikkonen izan zen gidari azken egunean, eta autoaren gustura dagoela adierazi du. Ez da ohikoa finlandiarra autoaz hain ondo mintzatzea neguko probetan, baina autoak oso gazte daude oraindik eta asko aldatuko dira ez bakarrik Australian, baizik eta urte osoan zehar. Denbora onena pneumatikoa ultra biguinekin lortu zuen.

[Renault motorea] ez da Mercedesena bezain indartsua” Jolyon Palmer, Renault

Itzuli gehien osatu zituen gidaria Kevin Magnussen daniarra izan zen, eta taldeak bazuen horren beharra. Sendotasun arazo batzuk izan dituzte egunotan, eta motore berria probatzen ari den talde batentzat behar beharrezkoa da itzuliak bata bestearen atzetik pilatzea. Ez dirudite oso baikor daudenik beraien aukeren inguruan. Jolyon Palmer iaz proba gidari izan zen taldean eta Mercedes motorea probatzeko aukera izan zuen. Haren esanetan, alde dezente dago mekanika frantziarraren eta alemaniarraren artean: “Badago diferentzia. [Renault motorea] ez da Mercedesena bezain indartsua, hori nabari dezaket. Oraindik argi eta garbi Mercedesen atzetik dago potentziari dagokionean”.

Williams taldeak ez du batere hautsik harrotu, eta iritzi kontrajarriak piztu ditu horrek. Normalean itxura ona ematen duenak gero okerrago ibil daiteke, baina gutxitan gertatzen da atzean dabilena bat batean aurrean agertzea. Uste horri buelta eman nahian, taldeko bi gidariek iazko autoaren gabeziak asko hobetu dituztela adierazi dute. Aurten zortzi proba egun bakarrik dituzte taldeek, inoiz baino gutxiago, eta lehen lauak autoaren sendotasuna bermatzeko izan ohi dira. Datozen lau egunetan zer nolako bilakaera duten ikusi behar da. Autoaren aurrealderako beste mutur bat daukate prest, baina ez dute argi hura erabiliko ote duten.

RB12 Daniel-Ricciardo-Red-Bull-Formel-1-Test-Barcelona-23-Februar-2016

Atzealde ikusgarria du RB12 autoak

Autogileen txapelketan laugarren amaitu zuen RedBullek iaz, hein handi batean Renault motoreak aurrera egiten utzi ez zietelako, haien esanetan. Horregatik TagHeuer izenpean haiek garatuko dute frantziarren motorea. Txasia inoizko onena dela adierazi du Helmut Markok, nahiz eta haren kargua motoreen arduradun postua den. Danil Kvyatek gidatu zuen autoa laugarren egunean eta bigarren denbora egin zuen pneumatiko biguinekin. Sendotasuna ez da inondik inora Mercedesen parekoa izan, baina gainerako taldeen pare ibili dira. Txasi egokia baina motorea ahula oraindik.

Toro Rossok denbora onak egin ditu ere, baina haiengan zalantza asko daude. Hasteko, Carlos Sainzek berak nahasmena sortu zuen autoa funtsean iazkoa zela adierazi zuenean. Berehala ezeztatu zuen hori James Key arduradin teknikoak, eta egoera argitu zuen. Autoari so eginda, agerikoa da autoak lan asko duela, atzealdea oso estua baitu, eraginkortasun aerodinamikoa bilatuz. Ferrari motorea dute, nahiz eta 2015eko espezifikazioan dagoen, eta horrek aurrera bultza beharko lituzke. Txasiak laudorio asko jaso zituen iaz eta bide horretatik jarraituz gero RedBullen aurretik hasi beharko luke denboraldia.

Klik egin handitzeko

Klik egin handitzeko

McLaren aipatuko dut azkenik. Ezin da ukatu aurrera egin dutenik, baina McLaren ez da seigarren posturako lehian ibili behar duen taldea. Sauber edo Force India pozik egon daitezke horrekin, baina McLarenentzat hori porrota da. Eta itxuraz aurten ere hor atzean ariko dira. Jakina da hauek txasi aldetik oso aurreratuak direla, baina azken urteetan iparra galdu dute horretan ere. Beraien ideia asko beste taldeei hartutakoak dira, eta horrek ez du nahitaez beti funtzionatzen. Motorea sendoagoa da, baina arazo askorekin darraite. Manor taldeak baino hiru itzuli gehiago eman dituzte soilik. Bere kargu berrian, Yusuke Hasegawa-k 4.000 kilometro egingo zituztela adierazi zuen, baina 1.196tan gelditu ziren. Hoztutze likidoak asteazkenean eta ur ihesi batek ostegunean, ia ezerezean utzi zituzten azken bi egunak. Iaz baino hobeto daude prestatuta, baina erditik atzera jarraituko dute, beste urte beltz baten itxura duen honetan.

McLarenek erditik atzera jarraituko du

Sauber eta Force India, biak ala biak arazo ekonomikoekin, modu desberdinean ari dira. Sauberrek iazko autoaren sendotasun teorikoa ez du behar bezala probestu, eta denboratan ere erdialdean izan dira. Force India ez dabil une gozoan; autoak iazkoaren B bertsioa dirudi, eta Vijay Mallya taldearen jabeak bere enpresa utzi behar izan du. Sahara funtsak ere bere partehartzea saldu nahi du.

2016-02-25_f1today

Eta laburpen gisa, egun guztietako denborak erakusten dituen taula:

F1 testing BCN 22-25



Comments are closed.