Gidarien pneumatiko aukerak Australiarako

Honakoa bezalako titularrak ez ziren ulergarri orain arte. Zer dela eta gidari bakoitzak aukeratu dituen pneumatikoen zerrenda? Zergatik daude hiru pneumatiko mota? FIAk araudia aldatu du aurtengo urtetik aurrera pneumatikoei dagokienean, eta honela eragiten du lasterketa bakoitzari begira. Ohiko pneumatikoez gain, aurten Ultra Biguin mota sartu du Pirellik, guztira bost lehorreko pneumatiko mota dituelarik.

Australiarako aukeratutako pneumatikoak

Australiarako aukeratutako pneumatikoak

Hiru pneumatiko mota sari nagusi bakoitzean

Lasterketa baino hilabete pare bat lehenagotik, Pirellik zirkuitu horretarako aukeratu dituen hiru konposatuen berri emango du. Orain arte bi pneumatiko mota zituzten eskuragarri lasterketa bakoitzerako, eta horrez gain euritarako bi motak izango dituzte.

Pneumatiko kopuru berbera, baina…

Orain arte bezala, asteburu osorako gidari bakoitzak izango dituen pneumatiko kopurua hamahiru izango da. Horretan ez dago aldaketarik. Baina horietatik bi Pirellik finkatuko ditu lasterketarako, eta nahi duen modura erabaki dezake: bi konposatu berdinak izatea edo desberdinak. Hirugarren pneumatiko joko bat ere Pirellik finkatuko du: sari nagusi horretarako aukeran dauden hiru konposatuen artean biguinena izango da eta Q3 sailkatzerako erabili beharko dute. Aipatu Q3an erabilitako pneumatiko horiek Pirelliri itzuli beharko dizkiote. Baina Q3ra sailkatu ez direnek lasterketan erabil dezakete pneumatiko joko hori.

Gidariek 10 pneumatiko dituzte aukeran

Nahi duten bezala aukera ditzakete, baina nahitaez hiru motakoetatik hartu behar dira, gutxienez bat. Erabaki hau FIAk data zehatz baterako eskatuko die gidariei, eta hauen eskaeran arabera, Pirelliri esango diote zenbat pneumatiko fabrikatu behar dituen. Lasterketa baino bi aste lehenago, kopuru hauek publiko egingo dituzte. Talde bakoitzeko gidariak bere taldekidearekiko aukera desberdina egin dezake. Baina data finkatu horretarako FIAri erabakiaren berri emango ez baliote, FIAk hartuko luke kopuruen gaineko erabakia.

Lasterketan erabiltzeko pneumatikoak

Pirellik lasterketarako baztertutako bi pneumatikoen artetik gutxienez bat erabili beharko dute taldeek. Taldeek aukeratuko dute zein den erabiltzen dutena, bakarra balitz.



Comments are closed.