HALO sistema estreinatu dute

Jules Bianchiren istripuaren ondoren, FIAk azeleratu egin zuen cockpit irekien babes sistema. Aspalditik zebiltzan babesa hobetu nahian, baina kasik presarik gabe. Nahiz eta abisu asko izan dituzten azken urteotan, babes hauen ikerketa oso plano teoriko eta laborategi mailan gertatzen ari zen batez ere. Haien artean duela bost bat urte kupula moduko sistema batekin egindakoa dago, FIAren ikerketa institutuak egindakoa.

Raikkonen Alonso Austria 2015

Austria 2015

Ezin da ahaztu ohikoak diren istripuetan bizitako arrisku egoera kopurua. Gogoan ditugu Alonsok Belgikan izandakoa, Romain Grosjeanek irteeran egindako sarraskiaren ondorioz. Edo iaz Raikkonen eta Alonso bata bestearen gainean Austrian egon ziren denbora luzea.

Grosjean Alonso Belgium Spa 2012

Belgika 2012

Azkenean, eta FIAren abisurik gabe, taldeak beren proposamenak lantzen aritu dira, azkenean gaur Ferrarik berea erakutsi duen arte. Lehenago Mercedesek marrazki sintetiko gisa erakutsi zuen proposamenik zehatzena, baina pistara eramaten lehena Ferrari izan da, Raikkonenekin. Finlandiarrak goizeko itzuli bakan batzuk eman ditu babes sistemarekin, eta egin dioten lehen galdera espero zitekeen: ikusmena zailtzen al du? Raikkonenek ez du aparteko arazorik ikusi eta “It’s OK” (ongi dago) soil batekin argitu du misterio guztia. Arratsaldean, ordea, oraindik zer hobetu badaukala adierazi du. Rosberg oso pozik agertu da sistema hau martxan jarri izanarekin, “sekulako aurrerapausoa” dela berretsiz eta berehala ohituko garela ziurtatuz. Horretan behintzat ados nago ni ere, segurtasunak hala eskatzen baitu batez ere.

BatmobilaJakina da RedBullek ere berea landuko duela eta aste batzuk barru erakutsi nahi duela F1 show deitzen dituen jendaurreko ikuskizunetako batean. Ez dute, beraz, Ferrarik bezala proba ofizial batean probatuko: “Show car batean erakusteko asmoa daukagu. Ez da Sari Nagusi asteburu batean izango, baina proba ingurune batean izango da. Gehiago da kupula motakoa, goikaldea irekia duena. Bai, autoaren parabrisas handi baten modukoa. Gaur ikusi duguna baino dotoreagoa da eta ikusmen hobea ahalbidetzea espero dugu. Ea FIAk zer nola ikusten duen”.

 

coulthard-wurz-collision-melbourne-2007

Australia 2007

RedBullen babesa oraindik ikusteke daukagu, baina paddockean zabaldu denaren arabera, batmobil itxura hartuko du haien autoak. Litekeena da Ferrariren sistemak erdian duen euskarria kentzea, hori baita gidariei ikusmena gehien mugatzen dien ezaugarria. Sistema hauek pisu gehigarria eransten diote autoari, lehen 10 kilogramotan zenbatu zena, baina gaur Ferrarik 5 kilogramo inguruan kokatu du pisua. Edozein kasutan, datorren urtean beharrezkotzat irizten badio FIAk, araudian betebehar hori aldatuko lukete, segurtasun neurri honen pisua beste inondik kendu behar ez izateko.

 



Comments are closed.