Motoreetan erabilitako totem kopuruak

Urte batean zehar motorean egindako aldaketak mugatzeko taldeek totem izeneko unitateak dituzte. Iaz 15 totem-eko muga zuten, eta alda daitezkeen gauzen zerrenda FIAk iragartzen du. Aurten, araudi teknikoan izan diren aldaketak medio, kopuru hori 32 totemera igo dute. Gainera lehen uki ezin zitezkeen elementu batzuk zerrendan agertu dira, motorearen kaxa bezala.

Dagoeneko badakigu urteko lehen lasterketa hasi baino lehen zenbat totem xahutu dituzten guztiek:

  • Ferrari: 23
  • Mercedes: 19
  • Honda: 18
  • Renault: 7

Ikus daiteke italiarrek 9 bakarrik dituztela falta diren 21 lasterketetarako, urtea indartsu hasi nahi duten seinale. Mercedesek, orain arte nagusi izan bada ere, ez du atzean gelditu nahi eta majo landu du motorea. Hondak oraindik ia beste horrenbeste totem ditu, eta Renaultek aurrerago erabili nahi ditu, iaz egin bezala.



Comments are closed.