Aston Martin berriro ere kopiatzen harrapatua

Duela bi urte Aston Martin taldeak Racing Point izena zuen, eta gogoan izango duzue 2019 urteko Mercedes W10 autoaren erreplika egin zuela 2020 urteko autoa eraikitzean. Haien esanetan ez zuten inolako informaziorik jaso Mercedes autoa kopiatzeko. Argazki eta antzekoekin bakarrik moldatu ziren irabazlea zen kontzeptuaren kopia egiteko. Talde askok kexa agertu zuten, baita modu formalean ere. Baina froga loteslerik gabe, oso erreklamazio ahulak bakarrik izan ziren, eta Racing Pointek apenas zailtasunik gabe egin zuen aurrera. Urte hartan lasterketa bat irabazi zuen Sergio Perezekin.

Bi urte aurrera egin, eta taldeak goitik behera aldatu du itxura, izenetik hasita. Aston Martinek erosi zuen Racing Point taldea (lehenago Jordan, Force India) eta Mercedes motoreak erabiltzen ditu. Bitxia da Aston Martinek 1 Formulan duen estrategia, marketing plataforma gisa bakarrik baitarabil, ez baitu haien ezer apenas. izena kenduta. Talde propioa izan aurretik Red Bull taldearen babesle izan zen, hauek Honda motorea bazuten ere. Gutxi ajola izan zaie hori.

Ostegun goizean hasi ziren aurpegi arraroak Red Bullen baitan. Iazko urte amaiera arte, Dan Fallows zen Red Bulleko aerodinamika buru, baina Aston Martinekin fitxatu zuen. Talde aldaketa urtarrilean gauzatu nahi zuen, baina bere talde ohiak ez zuen hori onartu eta auzitan amaitu zuten. Ondorioz, apirilera arte atzeratu zen talde aldaketa. Hilabete eskas da hori gertatu zenetik eta tarte hori ez da nahikoa iritsi berri den kide batek halako aldaketa sakonak egiteko. Izatekotan, hori epe luzerako kezka litzateke Red Bullentzat. Epe laburrera argitu nahi dutena da ea talde barnetik nolabaiteko informazio isuria egoten oten zen.

Goian Red Bull, behean Aston Martin

Taldeko zuzendari teknikoa da Andrew Green eta bere lan teknikoaz gain, egunotan defentsa lana egitea ere egokitu zaio. Haren esanetan, iaz autoa diseinatzen hasi zirenetik bi norabideren artean aukeratu behar izan zuten, eta azkenean autoaren aurkezpenean erakutsi zuten norabidea hartu zuten. Bost lasterketaren ondoren, erabakia okerra izan zela eta bestera itzuli behar zutela jabetu ziren. Beraz, asteburu honetan erakutsi duten bertsioa ez omen da kopia, baizik eta lehenago baztertu zuten soluzioa.

Hain da zaila hori sinistea bi autoen arteko parekotasunak hobeto aztertuta. Hauxe da The Race guneak biak aztertuz argitaratu duen irudia:

Kopiatzea ez da legez kanpokoa, beti ere informazia lapurtu gaben izan baldin bada. Eta bestetik, kopiatzen duenak badaki beti kopiatu duen haren atzetik dabilela, Red Bullek dagoeneko horren gaineko garapenak puntuan baitauzka.



Comments are closed.