Zaila da 1 Formulara iristea, baina batzuentzat besteentzat baino gutxiago. Gaur egun badira 1 Formula parrillan lehenago ere lehiatu zuten gidarien abizenak. Haietako bat, gainera bitan izan da munduko txapeldun: Max Verstappen. Abizenak bidea errazten badu ere, ez du balio onena izateko (genetikaren transmisioa alde batera utzita). Izan ere, kasurik gehienetan aita-semeen artean bertute hori indarra galduz transmititu dela esan baitaiteke.
Egun 1 Formulan ari diren gidariak, abizen ezagunak kontuan hartuz gero, hauek lirateke:
| Gidaria | Aita | Lorpenak |
| Max Verstappen | Jos Verstappen | 2021 eta 2022 munduko txapelduna |
| Carlos Sainz Jr. | Carlos Sainz Sr. | Sari Nagusi bat |
| Kevin Magnussen | Jan Magnussen | Podium bat |
Kategoria desberdinetan behera eginez gero, zoritxarrez abizenen zerrenda luzatu egiten da
| Gidaria | Aita | Kategoria |
| Jack Doohan | Mick Doohan (moto gidaria) | Formula 2 |
| Enzo Fittipaldi | Emerson Fittipaldi (aitona) | Formula 2 |
| Sebastian Montoya | Juan Pablo Montoya | Formula 3 |
| Christian Mansell | Ez, ez du zerikusirik Nigel Mansell-ekin! | Formula 3 |
| Giuliano Alesi | Jean Alesi | Super GT (lehen Formula 2) |
| Eduardo Barrichello | Rubens Barrichello | Formula Regional Europe |
| Fernando Barrichello | Rubens Barrichello | Espainiako Formula 4 |
| Mick Schumacher | Michael Schumacher | Formula 1 |
Ez dira bakarrak, eta ez dira azkenak izango ere. Orokorrean ez ditut gustuko, abantailarekin hasi direlako haien ibilbidean.