Abizenak ezagun egiten direnean

Zaila da 1 Formulara iristea, baina batzuentzat besteentzat baino gutxiago. Gaur egun badira 1 Formula parrillan lehenago ere lehiatu zuten gidarien abizenak. Haietako bat, gainera bitan izan da munduko txapeldun: Max Verstappen. Abizenak bidea errazten badu ere, ez du balio onena izateko (genetikaren transmisioa alde batera utzita). Izan ere, kasurik gehienetan aita-semeen artean bertute hori indarra galduz transmititu dela esan baitaiteke.

Egun 1 Formulan ari diren gidariak, abizen ezagunak kontuan hartuz gero, hauek lirateke:

GidariaAitaLorpenak
Max VerstappenJos Verstappen2021 eta 2022 munduko txapelduna
Carlos Sainz Jr.Carlos Sainz Sr.Sari Nagusi bat
Kevin MagnussenJan MagnussenPodium bat

Kategoria desberdinetan behera eginez gero, zoritxarrez abizenen zerrenda luzatu egiten da

GidariaAitaKategoria
Jack DoohanMick Doohan (moto gidaria)Formula 2
Enzo FittipaldiEmerson Fittipaldi (aitona)Formula 2
Sebastian MontoyaJuan Pablo MontoyaFormula 3
Christian MansellEz, ez du zerikusirik Nigel Mansell-ekin!Formula 3
Giuliano AlesiJean AlesiSuper GT (lehen Formula 2)
Eduardo BarrichelloRubens BarrichelloFormula Regional Europe
Fernando BarrichelloRubens BarrichelloEspainiako Formula 4
Mick SchumacherMichael SchumacherFormula 1

Ez dira bakarrak, eta ez dira azkenak izango ere. Orokorrean ez ditut gustuko, abantailarekin hasi direlako haien ibilbidean.



Comments are closed.