Alonso-Gutierrez istripua eta zirkuituen segurtasuna

Australiako lasterketaren ezaugarrietako bat izan zen Fernando Alonsoren eta Esteban Gutierrezen arteko istripua. Espainiarra onik atera zen eta katuen modura, geratzen zaizkion bizitzetako bat joan omen zitzaion istripuan. Ederra litzateke istripu horretako bi autoen telemetria datuak izatea, batak zein besteak uneoro zein pedalen gainean zuen oina ikusi ahal izateko. Baina ez dute halakorik erakutsi.

Williams Formula One driver Massa of Brazil crashes with his car in the first corner after the start of the German F1 Grand Prix at the Hockenheim racing circuitIstripu beldurgarri horren ondorioa antolatzaileek atera behar lukete; hondarrezko eskapatoria mantentzea komeni al da? Bai, baditu bere abantailak, baina baita desabantailak ere. Alonsoren eta Gutierrezen arteko istripuan kontuan hartu behar da espainiarraren autoak gurpil bat galdu zuela ukitua izatean, eta ia aldi berean beste biak, horma jotzean. Beraz, bihurgunetik atera eta eskapatoriara iritsi zenean, hiru gurpil falta zituen. Geratzen zitzaionak ez zuen ezertarako balio, eta autoa gurpilik gabe joatearen pareko da. Autoa buruz behera gelditzen denean bezala.

Labur esanda: gurpilik gabeko auto bat mantsotzeko hobea da hondarra edo harritxozkoa. Ostera, pneumatikoak eta balaztak baldin baditu, asfaltuzko batek errazago gera dezake. Hondarrezko eskapatorien arriskua, ordea, autoa iraultzeko duen joera da. Ez du oso uniformeki autoa gera arazten, eta bapatean iraultze momentu bat sor dezake, autoa apenas mantsotu gabe iraul arazi dezakeena. Alonsoren kasuan eta beste hainbatetan gertatu da.

https://www.youtube.com/watch?v=EbgGO_2vAxw

Kasu horretan asfaltuzko eskapatoriak ez du ezertarako balio, hauek pneumatikoen itsaspena behar baitute autoa mantsotzeko. Gurpilik gabeko auto bat irristailu bilakatzen da asfaltuzko eskapatoria batean. Gurpilak galtzea ohikoa da hiri barneko zirkuituetan, hesiak oso gertu daudelako eta haien kontra jotzen baitute gehienetan.

Goian ikus daitekeen istripua Sergio Perezek Monakon 2011ean izandakoa da. Tuneletik irtetean autoaren oreka galdu eta eskuineko bi gurpilak galdu zituen. Irristaka, apenas abiadurarik galdu gabe jo zuen hesien kontra. Bere zorionerako, Monakon TecPro motako babesak erabiltzen dituzte aspaldidanik, eta ondo erabili gainera. Hesi hauek talkaren energia xurgatzen dute deformazioari esker. Garai bateko pneumatiko hesien bertsio hobetua dira, pneumatikoen arteko lotura ahula baita.

tecproMonakon oso ongi jartzen dituzte, babes lerro batzuk jarrita, ekoizleak gomendatutako arauak jarraituz. Alboko irudian ikus daiteke crash test batzuetarako erabili ohi den egitura: lerro jarrai batzuk, tarteko hutsune lerro batzuk tartekatuz. Haien artean lotuta egon behar dute, zulorik ireki ez dadin, eta azpitik ere ezin dute altxa, autoa azpitik igaroz gero ez baitute mantsoaraziko. Horrez gain, TecPro babes hauek barrutik urez betetzen dira, haien zama handitzeko baina zurrunegi bilakatu gabe. Pneumatiko sistemen aldean, erraz ikus daiteke elementu osoagoak direla, tartetik edo azpitik pasatzeko arrisku gutxiagorekin. Mutur altuen helburua horixe zen, talka puntua gorago mantentzea, babes hesien azpitik ez igarotzeko.

Gogoan ditut halako kaso batzuk, non gidaria babesaren azpian harrapatuta geratu zen. Luciano Burti Belgikan eta Heikki Kovalainen Katalunian bi adibide beldurgarri dira. Carlos Sainzen adibidea ere kontuan izatekoa da, TecPro babesak erabili baziren ere, Errusiako Sari Nagusian ez zutelako behar bezala erantzun, instalakuntza desegoki baten erruz ziurrenik.

2008 Bartzelona – Heikki Kovalainen

Istripu arriskutsu mota honen aurrean bi faktore nagusitu dira historiak erakutsi digunez. Batetik, autoa iraultzea arriskuaren biderkatzaile dela, eta horren kontra hondarrezko eskapatoriak albo batera utzi behar dira. Kontuan izan behar da gainera zirkuituak ez direla autoentzat bakarrik, eta moto lasterketetan hondarrezko eskapatoriak oso, oso arriskutsuak dira, erorketa segurua baita. Beraz, asfaltua lehenetsi behar da. Gurpil guztiak dituen auto edo moto bat mantsoarazteko modurik seguruena dira.

2015 Errusia Sainz

2015 Sochi, Carlos Sainz

Baina hori ez da aski, gurpilak galdu dituen auto batek edota buruz behera doan batek oraindik energia asko baitarama gainean, eta hori gelditu beharra dago. Ezin da nola-hala gelditu, ordea, modu progresiboan egin behar baita. Gure gorputza bapatean energia kopuru bat onartzeko gauza da, eta ez da abiadura handirik behar horma zurrun baten kontra kolpea jo eta min handia hartzeko. Aldiz, sare edo koltxoi baten kontra askoz azkarrago kolpatuta ere, apenas hartuko dugun minik. Halako helburua betetzen dute TecProren babes lerroek. Erabilitako pneumatiko hesiak baino garestiagoak dira, eta haiek baino toki gehiago hartzen dute, ezin baitira desegin edo gordetzeko pneumatikoak bezala deformatu, baina zirkuituen segurtasuna hobetzeko lanean partehartzaile guztiek lagundu behar dute, zirkuituen jabeetatik hasita.

2001 Spa – Luciano Burti

Segurtasunak ezin du autoetan bakarrik aurrera egin, zirkuituetan ere eskatu beharra baitago. FIAk horretan lan handia egiten du, erregularki zirkuituak ikuskatuz eta aldaketak behartuz. Baina badira zirkuitu historiko batzuk non eskaera maila txikiagoa dela dirudien. Australia, Monza, Katalunia… ez daude zirkuitu modernoagoen maila berean. Autoetan kupula moduko babesa hizketagai den honetan, zirkuituetatik hondarrezko tranpak kendu eta behar bezalako babesak jartzeko garaia da, hormigoizko hesi biluziak babestuz, kolpe arriskutsu bat bera ere ez dadin halako pareta zurrunen kontra gerta. Istripuak ezin dira ekidin lehiaketa existitzen den bitartean. Beraz, istripu horien ondorioak gutxitzen jarri behar da arreta guztia. Australian Fernando Alonsoren eta Esteben Gutierrezen istripuak erakutsi zigun bezala, edozein momentutan, itxuraz arriskurik ez duen egoera batetik, edozein istripu sor daiteke.



Comments are closed.