Skip to content
Laurentzi 1 Formula

Laurentzi 1 Formula

L1F
Sailkatu gabea by lgarmendiaMay 11, 201916:152019-05-11
Read More

Bottasek aspaldi abisatu zuen

Valtteri Bottasek erraz lortu du polea eta bide batez zirkuituko errekorra ezarri du Bartzelonan. Mercedesekoak bere sasoi indartsuan darrai eta Hamiltonen hutsak bidea erraztu dio urteko hirugarren pole-a lortzeko, hiruak jarraian gainera. Ferrarik bere gabeziak […]

Sailkatu gabea by lgarmendiaMay 11, 201912:452019-05-11
Read More

Pit stop geldialdia – slow motion bideoa

Perfektua izateko, kanpora doan gurpilak ez luke barrura doanarekin jo behar. Gainerakoan, aldaketa txukuna.

Sailkatu gabea by lgarmendiaMay 11, 201912:022019-05-11
Read More

Espainiako Sari Nagusiaren etorkizunaz

Aurtengoa 29. aldia izango da 1 Formula Bartzelonako zirkuituan ariko dena. Zirkuituak izen desberdina izan du urteetan zehar (Montmelo, Catalunya, Barcelona-Catalunya) eta trazatuak ere izan du garapenik, baina etenik gabe 1991ean Jerez ordezkatu zuenetik Espainiko […]

Sailkatu gabea by lgarmendiaAug 25, 201819:172018-08-25
Read More

Prest egon: gidari dantza berehala!

Force Indiaren krisi ekonomikoak iraultza eragin du abuztu amaiera honetan. Taldearen egoera larria zela ikusita, Sergio Perezek administratzaile baten esku jartzea eskatu zuen salaketa baten bidez. Mexikarraren arabera, taldeko 400 lanpostuak salbatzeko egin zuen ekintza […]

Sailkatu gabea by lgarmendiaAug 16, 201818:232018-08-17
Read More

McLareneko errelebo espainiarra

Duela bi egun Fernando Alonsok 2019an ez zuela 1 Formulan jarraituko jakinarazi zuen. Ia zuzenean dator McLarenek Carlos Sainz fitxatu duen berria, datorren urteari begira. Bi albisteok ez dute egoera osoa argitu, ordea, eta horrek […]

Sailkatu gabea by lgarmendiaMay 12, 201816:132018-05-13
Read More

Pole-ra itzuli da Hamilton Bartzelonan

Lewis Hamiltonek lortu du lehen postua Bartzelonako zirkuituko sailkatzen saioan. Mercedesekoaren aurkari nagusia bere taldekide Bottas izan da, nahiz eta Vettelengandik gehiago espero zen. Alemaniarrak ez du behar bezala profitatu bere lehen aukera Q3 saioan […]

Sailkatu gabea by lgarmendiaMay 12, 201813:022018-05-13
Read More

Mercedesen eta Ferrariren arteko lehia estua

Liberty Mediak ezarri dituen aldaketetako bat ordutegiarena izan da. Hala, saio guztien hasiera ordubetez atzeratu dute, eta horregatik FP3 saioa eguerdiko hamabietan hasi da. Ohi baino hotzago eta lainotuago dago Bartzelona, urte sasoi honetarako. Berandu […]

Sailkatu gabea by lgarmendiaMar 25, 201812:37
Read More

Azkarrena ez da beti garaile

Iaz bezala hasi zuen atzo denboraldia Lewis Hamiltonek eta iaz bezala jarraitu du gaur ere. Pole-a lortu zuen larunbatean Ferrari auto baten aurretik 2017an (Vettel), eta atzo ere Ferrari auto bat (Raikkonen) gainditu zuen urteko […]

Sailkatu gabea by lgarmendiaNov 5, 201717:382017-11-05
Read More

Kubica eta Williams

Robert Kubicak 2011an istripu lazgarria izan zuen Italiako Andora rallyan. Lotus-Renault taldeko gidaria zen orduan, eta askatasuna zuen 1 Formulaz gain beste modalitate batzutan parte hartzeko. Horien artean zuen rally-a, 1 Formula denboraldirik ez zenean […]

Sailkatu gabea by lgarmendiaNov 3, 201721:31
Read More

Motore berriak hitz bakarrean: dezepzioa

Joan den asteartean Ross Brawnek zuzentzen duen taldeak 2021era begira 1 Formulak izango dituen motoreen berri eman zuen. Gaur egungoak 2014an sartu ziren lehian, eta hasieratik zaletuentzat atzerapausoa izan ziren. Soinua desagertu egin zen, 1 […]

Posts navigation

Previous 1 2 3 4 … 8 Next
© 2025 Laurentzi 1 Formula. Made with love by Pixelgrade

Begin typing your search above and press return to search. Press Esc to cancel.